Duatloikoak abiatu dira Ordiziatik Txindoki aldera
Iñaki Maiorak lortutako errekorra puskatu nahian abiatu dira Ordiziatik 40 txirrindulari. Maiorak 1978ko irailaren 21ean Ordiziatik Txindokira igo eta handik Ordiziara itzuli egiteko 86 minutu eta 23 segundu behar izan zituen. Orduan bezala gaur ere, ibilbidea txirrinduz eta korrika egingo dute parte hartu dutenek. Tartean bi emakume ere badira.
Irteera lekuan agertu da Maiora, aurrez dagoen errekorra hautsi zuen gizona. Leku berean, dema ikustera inguratutako batzuk marka hobetzen oso zaila zutela zioten, “Maiorak eta oso ondo ezagutzen baitzuten biderik motzena nola egin eta hauek denak bide beretik joan beharko baitute”. Laster jakingo da hala izango den.