Paella eta goitibeherak Hegialdeko jaietan
Legazpiko Hegialde auzoa paella usainak hartu du eguerdi partean. Auzoko festak ospatzen ari dira eta 40 kilo arroz erabiliz, 400 lagun ingururi jaten emateko asmotan egin dute oilasko eta langostinozko paella San Inazioko koadrilak. Koadrilako lau kide aritu dira bazkaria prestatzen: Patxi Otaegi, Antonio Garcia, Anjel Telleria eta Josetxo Sagastizabal.
Koadrila honek zortzi urte daramatza paella prestatzen Lakiolako erromerirako. Gaur festa giroan zeuden Hegialde auzoan iaz egin zuten lehen aldiz eta harrera ona izan zuenez, aurten ere errepikatu egingo dute plater hau. Auzoan mahaiak jarri dituzte bazkaltzeko eta mahaien inguruan Legazpiko Alaitasuna errondalla, giroa kantuz alaitzen.
Minutu gutxi barru hasiko da gazta eta sagardo dastaketa. Jarraian, 21:00etan, gastronomia lehiaketa egongo da eta gauean Azabache taldearekin dantzaldia egongo da. Bihar amaituko dira jaiak. Hemen biharko egitaraua:
- 07:00. Pintxo potea txosnan.
- 10:30. Meza Domingo Agirren.
- 12:30. Haurren plastikozko motorren lehiaketa.
- 16:00. Mus txapelketa Goiherri jatetxean.
- 16:00. Haurrentzako eskulan tailerrak Intxausti tabernan.
- 18:00. Herri kirol erakustaldia bulebarrean.
- 20:00. Asto lasterketa.
- 00:00. Su artifizialak, eta jaiak agurtzeko brindisa.