Pintxorik gozoenaren bila ari dira Zumarragan
Zumarragan VI. pintxo lehiaketa ari dira egiten atzo eta gaur. Atzo arratsaldean jendetza ibili zen, eguraldi ona eta ostiral arratsaldea zela aprobetxatuz, eta gaur ere ez zen jenderik falta. Euro baten truke, honako tabernetan dastatu zitekeen lehiaketara aurkeztutako pintxoa: Alexander, Arkupe, Berri, Bielzar, Bordatxo, Hirukia, Iburreta, Kakueta, Kortaberri, Monterey, Saski, Txanpon, Zelaikoa eta Ziaboga.
Denetariko pintxoak zeuden: oilaskoa, trainera formakoak, arraultza gorringo itsurakoak, sagarrez egindakoak… Eta jendeak ez zuen duda askorik onena eta txarrena zeintzuk ziren esaterakoan. Sariak ordea, Zumarragako jaiak arte ez dira banatuko.
Pintxo bat dastatzen zuten guztiek Kabia jatetxean bi lagunentzako dastatzeko menu baten zozketan parte hartzeko txartela lortzen zuten.
Gaur arratsaldean ere izango da pintxoak dastatzeko aukera 19:00etatik 21:00etara.