575 boto kontra eta bat ere ez alde goi tentsioko linearen inguruko galdeketan
Asteburuan goi tentsioko linearen inguruko herri galdeketa egin dute Gabiria, Mutiloa eta Zerainen. 575 lagunek parte hartu dute eta guztiek kontrako botoa eman dute. Gabirian 274 bizilagunek eman dute botoa (zentsuaren %71), Mutiloan 146 boto eman dituzte (zentsuaren %75) eta Zerainen 155 (zentsuaren %74). Nafarroako 36 herritan ere egin dira galdeketak. 5.156 lagunek eman zezaketen botoa eta 3.2348k eman dute (%63). 3.228k kontra botatu dute (%99,32), bostek alde eta seik zuri. Balio gabeko botoak bederatzi izan dira.