Beasaingo Udalak Arrastaka M.T.rekin hitzarmena sinatu du
Beste urte batez, Beasaingo Udalak Arrastaka Mendi Taldearekin 2013rako hitzarmena sinatu du gaur arratsaldean Beasaingo udaletxean. Bertara Arrastaka Mendi Taldeko Jesus Mari Kortabarria Mali, Arrastakako kide eta Ehunmilakeko antolatzaile den Mikel Valdivielso eta Koldo Agirre Beasaingo alkatea gerturatu dira.
Urteak daramatzate hitzarmen hau sinatzen eta biek elkarlan honen garrantzia azpimarratu dute. Agirrek “talde honek herriari egiten dion ekarpena” azpimarratu nahi izan du, “Ehunmiliak probaz gain, asteburuero antolatzen dituzten ekintzak eta Mendi Astea” azpimarratuz.
Arrastaka elkartekoek herritarrei dei egin diete elkartearekin harremanetan jartzeko eta arrastaka.net webgunean sartzeko gonbitea ere luzatu dute. Euren lana, batez ere, mendizaleak egin nahi duten horretan formatzea dela azaldu dute.
Bestalde, Ehunmiliak proban bolondres bezala izen emateko epea oraindik ere zabalik dagoela gogorarazi dute eta jendeari esku bat botatzeko eskatu diote.