Goierriko hainbat langilek greba eguna dute, gaur. Metalgintzaren alorrean aste honetarako sindikatu batzuek egin dituzten deialdietan aurrenekoa betetzen ari dira. Bi deialdi desberdin egin dituzte. Batetik, CCOO eta LAB sindikatuek elkarrekin hiru greba-egun deitu dituzte: gaur, asteazkena eta ostirala. Bestetik, ELAk enpresa hitzarmenik ez daukaten lantegietan bost eguneko lanuztera deitu du, aste osoa. Sektoreko hitzarmenaren "blindajea" lortzeko da deialdia, antolatzaileen arabera.
Aimar Maiz
Goierri
Goierriko hainbat langilek greba eguna dute, gaur. Metalgintzaren alorrean aste honetarako sindikatu batzuek egin dituzten deialdietan aurrenekoa betetzen ari dira. Bi deialdi desberdin egin dituzte. Batetik, CCOO eta LAB sindikatuek elkarrekin hiru greba-egun deitu dituzte: gaur, asteazkena eta ostirala. Bestetik, ELAk enpresa hitzarmenik ez daukaten lantegietan bost eguneko lanuztera deitu du, aste osoa. Sektoreko hitzarmenaren “blindajea” lortzeko da deialdia, antolatzaileen arabera.
Metalgintzan maiatzaren 24an izan zen azken greba deialdiak baino eragin txikiagoa izan dute aste honetako deialdiek. Orduan ELAk eta LABek elkarrekin batera antolatu zuten, eta CCOO gehitu zitzaien. Aste honetan, Beasaingo CAFek greba egingo du, baina Indarrek, GHk edo Hinek ez, esate baterako. Olaberriko Arcelor Mittalen bihar egingo dute asanblada.
ELAk esan du bost eguneko greba-aldia “indartsu” hasi dela. LABek, bere aldetik, gaur erantzuna “positiboa” izan duela aurreratu du.
Mobilizazioei dagokienez, gaur manifestazioa egin dute LABek eta CCOOk Beasainen. Asteazkenean Ordizian egingo dute (11:00etan hasita), eta ostiralean Donostiakoan parte hartuko dute. Beasainen 500 bat lagun atera dira manifestazioan.
Manifestazioa Beasainen, gaur, LABek eta CCOOk deituta./Aimar Maiz
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.