Arrazakeriaren kontrako partida Musti Mujikaren Omenezkoan
XI. Mustiren Omenezkoa ospatuko dute datorren larunbatean Zumarragako Argixao zelaian. Musti taldeak antolatuta, Urolako eta Realeko beteranoen arteko futbol partida izango da omenezkoaren muina. Aurten, halere, berritasun nabarmena gehitu diote: arrazakeriaren kontrako partida bat. Beteranoen arteko neurketaren aurretik jokatuko da, eta Urolako lehenengo zein bigarren taldeetako jokalariak jatorri senegaldarra duten jokalariekin neurtuko dira.