Ingurugiroa ezagutu eta esperientziak trukatzeko Baserri Astea egiten ari dira
Bigarren urtez jarraian, Baserri Astea antolatu du aurten ere Urretxuko eta Zumarragako Gazte Asanbladak, ZUGAk. Gaztetxearen 11. urteurreneko egitarauren barruan sartu dute berriz, baserriari eskainitako astea, hamaika ekintzekin. Gaur hasi eta igandera arte luzatuko da aurtengoa.