Bi mendi irteera geratzen dira Lazkaotik egiteko, ikasturtea bukatzeko
Amalur elkarteak eta ikastolak ikasturtea bukatutakoan amaitu ohi dute mendi irteeren egutegia ere. Baina aurten luzatu egingo dute apur bat, beste bi txangorekin. Igandean Aralarko Salingain puntara joango dira. Mikel Begiristain lazkaotar zenaren omenez Ordiziako Mendizaleek jarritako plaka dago han. Mendizale eta laguntzaile zenez, irteera haren omenez izango da. Igandean 07:30ean abiatuko dira, Itzala paretik, autoetan. Azkena, uztailaren 7koa, Malkorrira egingo dute.