Suhiltzaileen segurtasuna bermatzeko irtenbidea aurkeztu dute gaur Tecnalia eta Sueskola Fundazioak Ordizian. Europako i-Protect proiektuaren baitan, jantzi adimendun baten prototipoarekin probatan aritu dira astelehenetik. Jantziak suhiltzaileen osasun egoera eta inguruko arriskuak sentsore bidez kontrolatzen ditu. Horri esker, suhiltzaile-brigada bat denbora errealean monitorizatu daiteke ezbehar batean esku hartzen ari diren bitartean.
Datorren ikasturterako izena eman daiteke jada Zumarragako Beloki pilota eskolan. Izena emateko pilotalekura joan daiteke asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, edo honako telefonoetara deituta: 943720293 edo 680362256. Etzi, bestalde, Beloki pilota elkarteak antolatutako haurren txapelketaren finalak izango dira Beloki frontoian. Zortzi partida jokatuko dira 16:00etatik hasita.
Ordizia Zero Zabor taldaek antolatuta, bihar Porrotx pailazoa izango da Ordizian. Porrotx ere zero zaborrerantz! lelopean, haur zein gurasoak hondakinekin dagoen arazoaz kontzientziatzea dute helburu. "Ingurumenaren, osasunaren eta ekonomiaren alde" egiten ari diren lanketan kokatzen dute ekimena.
BERRIA.INFO Frantziako Poliziak, Espainiako Poliziaren laguntzaz, Aitor Zubillaga Zurutuza (Legazpi, Gipuzkoa, 1977) atxilotu du gaur arratsaldean Saran, Lapurdin. Hala jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak. Ministerioaren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatua zuen hura atxilotzeko euroagindua.
Papa Lo (Louga-Senegal, 1986) Urretxun bizi dela hiru urte dira. Zumarragako zein Urretxuko kaleetan egiten du lan, orgatxoari tiraka arropak eta osagarriak saltzen ditu kalean. Aurretik Bilbon (Bizkaia) bizi izan zen, eta aukeran Urretxu eta Zumarraga «nahiago» ditu. Faltan gehien sumatzen duena familia eta hango klima dira. Jaietan lan egingo du, «gero formal etxera».
Euskadiko Txapelketan emaitza bikainak lortu ondoren, asteburuan berriz ere Durango aldean izan dira Txindoki Atletismo Taldeko gazteak, bertan jokatu den Espainia mailako txapelketan parte hartzen. Denera Txindokiko sei atletak parte hartu dute: Nerea Galparsoro eta Ainhoa Argandoña (100 metro), Janire Agirre (200 metro), Adel Ben Miloud (800 metro) Miren Arruabarrena (4x100 metroan, Galparsoro, Argandoña eta Agirrerekin batera, eta Alba Torres (pixu jaurtiketan).