Joxe Gabirondo joango da lider Almitzaren sega ligako azken jardunaldira
Joxe Gabirondo segalari gipuzkoarrak irabazi zuen Zaldibian jokatutako Euskal Herriko bakarkako sega ligaxkaren bigarren jardunaldia, ekainaren 16an. Ondorioz, lehendik berea zen lidertza sendotu zuen, Udabeko lehen saioa ere hark irabazi zuelako. Igor Esnaola legorretarra sailkatu zen Zaldibian bigarren, 3 segundora, eta Mikel Garaialde hirugarren, 15era. Emakumezkoetan Alazne Etxaburua nagusitu zen, Alaitz Imazen aurretik. Almitza sega elkarteak antolatutako Euskal Herriko bakarkako sega ligaxka igandean, ekainak 30, bukatuko da, Azpeitian.