Olaberriko eskolakoek eskerrak eman dituzte
Olaberri herri eskolako eta Kuttun-Zeba guraso elkarteko kideek eskerrak eman dizkiete ekainaren 9an Gipuzkoako Eskola Txikien Festa antolatzen lagundu duten erakunde eta eragile guztiei, «eman diguzuen laguntza, babes eta animoagatik».
Festa ez ezik, iazko abendutik hasitako ekitaldi zerrenda oparo bat prestatu dute olaberritarrek. «Urtea luzea eta gogorra izan da, eta guztiz bete ez badira ere, orain urtebete jarri genituen helburuak neurri handi batean bete dira. Ondorioz, aurtengo Eskola Txikien Festa gauzatu ahal izan dugu», diote antolatzaileek.
Festaren berri guztiak olaberria2013.org gunean jarri dituzte.