Praktiketako ikasleak behar dituzte Itsasondon, udalekuetarako
Itsasondoko Udalak udaleku irekietan begirale aritzeko deialdia egin du. Praktiketako ikasleak behar ditu, uztailaren 1etik 19ra lan egiteko, 10:00etatik 13:00etara. Mezua leiretelleri@yahoo.es helbidera bidali behar da. Bestetik, haur ludoteka itxi egingo dute, urrira arte. Apirilaren 10ean zabaldu zuten. Gaur 16:30ean festa egingo dute.