
Euskal Herriko mendi lasterketen artean luzeena eta gogorrena izatearen tituluak berekin ditu Ehunmiliak ultratrail probak. 168 kilometroko ibilbidea du proba nagusiak, Gipuzkoako mendate nagusietan barrena. Proba honen ‘anai txikia’ da G2H Goierriko Bi Handiak lasterketa; eskualdeko bi mendi nagusiak, Txindoki eta Aizkorri hartzen ditu, 88 kilometroko ibilbidea osatuz. Uztailaren 12tik 14ra bitartean jokatuko dira biak.
Probaren datu teknikoak:
Ehunmiliak mendiko ultratrailak 168 km eta 22.000 metroko desnibel metatua du eta 5 eskualdeetako mendiak zeharkatzen ditu. Irteera eta helmuga Beasainen ditu eta proba burutzeko gehienez 48 orduko muga izango da. ehunmilak probak Beasain, Zumarraga, Azpeitia eta Tolosa herriak inguratuko ditu ibilbide zirkular batekin. Mendi zeharkaldi honek hainbat gailur zeharkatzen dituenez, baldintzak oso gogorrak izan daitezke, eta beharrezkoa da prestaketa oso ona izatea eta ibilbidea egin ahal izateko autonomia pertsonalerako gaitasun handia edukitzea.

Ehunmiliekin batera, Goierriko bailara zeharkatuko duen Goierriko Bi Haundiak (G2H) proba ere egiten dute. Lasterketak 88 km-ko distantzia izango du, 12.000 metroko desnibel metatua. Beasain izango du abiapuntu Aralar eta Aizkorriko inguruak igarotzeko.
EGITARAUA/ORDUTEGIAK:
Ehunmiliak
- Uztailak 11, osteguna: 17:00-20:00 dortsalak jasotzea
- Uztailak 12, ostirala: 10:00-13:00 dortsalak jasotzea
- Uztailak 12, ostirala: 13:00-16:00 pasta party
- Uztailak 12, ostirala:13:00-17:00 korrikalariak erabili behar duen materiala daukan poltsak eta dutxarako poltsa uztea
- Uztailak 12, ostirala: 17:00 irteera kontrolaren hasiera
- Uztailak 12, ostirala: 18:00 lasterketaren irteera
- Uztailak 13, larunbata: 16:00 aldera lehen korrikalariaren helmugaratzea
- Uztailak 14, igandea: 18:00 irabazleen jakinarazpena eta sari banaketa
G2H
- Uztailak 11, osteguna: 17:00-20:00 dortsalak jasotzea
- Uztailak 12, ostirala: 10:00-13:00 eta 18:30-20:30 dortsalak jasotzea
- Uztailak 12, ostirala: 13:00-16:00 pasta party
- Uztailak 12, ostirala: 13:00-22:00 korrikalariak erabili behar duen materiala daukan poltsa eta dutxarako poltsa uztea
- Uztailak 12, ostirala: 23:00 lasterketaren irteera
- Uztailak 13, larunbat: goizeko 10:00-11:00 aldera, lehen korrikalariaren helmugaratzea.
- Uztailak 14, igandea: 18:00 irabazleen jakinarazpena eta sari banaketa
ORDUTEGI MUGAK:
Ehunmiliak
- 20 km. Zumarraga/Urretxu 4’15”
- 55 km. Azpeitia 13’45”
- 77 km. Tolosa 20’00”
- 106 km. Txindoki 27’15”
- 115 km. Lizarrusti 31’15”
- 132 km. Etxegarate 35’15”
- 149 km. Oazurtza 42’00”
- 168 km. Beasain 48’00”
G2H
- 7 km. Zaldibia 1’25”
- 23 km. Txindoki 5’15”
- 36 km. Lizarrusti 9’00”
- 50 km. Etxegarate 13’00”
- 67 km. Oazurtza 17:00″
- 88 km. Beasain 20:00″
Probaren araudi osoa
hemen kontsulta daiteke.