Santa Lutzi auzoko San Pedro festak etzi hasiko dira Ezkio-Itsason
Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan San Pedro jaiak ospatuko dituzte ostiralean eta larunbatean. Aipatzekoa da Gipuzkoako itzulian hirugarren sailkatu den Alex Aranburu herritarrak larunbateko txirrindulari proban parte hartuko duela. Matxurarik izan ez balu itzulia irabaziko lukeela eta larunbatean sekula baino amorru handiagoarekin lehiatuko dela dio.
Gainontzeko ekitaldiei dagokienez, etzi 17:00etan altxorraren bila jokoa egingo dute, 19:00etan patata tortilla lehiaketa, 19:30ean gazteen lokalaren inaugurazioa eta 20:30ean mus txapelketa.
Larunbatean, 12:00etan meza egongo da, ondoren txistularien eta dantzarien saioa, 16:00etan txirrindulari proba, 16:30ean haur jolasak, 19:00etan toka txapelketa eta 21:00etan Peñagarikano eta Sarriegirekin bertso afaria.