Suhiltzaileen segurtasun bermeak
Suhiltzaileen segurtasuna bermatzeko irtenbidea aurkeztu dute gaur Tecnalia eta Sueskola Fundazioak Ordizian. Europako i-Protect proiektuaren baitan, jantzi adimendun baten prototipoarekin probatan aritu dira astelehenetik. Jantziak suhiltzaileen osasun egoera eta inguruko arriskuak sentsore bidez kontrolatzen ditu. Horri esker, suhiltzaile-brigada bat denbora errealean monitorizatu daiteke ezbehar batean esku hartzen ari diren bitartean.