Txindoki Atletismo Taldekoak jubenil mailako Espainiako Txapelketan
Euskadiko Txapelketan emaitza bikainak lortu ondoren, asteburuan berriz ere Durango aldean izan dira Txindoki Atletismo Taldeko gazteak, bertan jokatu den Espainia mailako txapelketan parte hartzen. Denera Txindokiko sei atletak parte hartu dute: Nerea Galparsoro eta Ainhoa Argandoña (100 metro), Janire Agirre (200 metro), Adel Ben Miloud (800 metro) Miren Arruabarrena (4x100 metroan, Galparsoro, Argandoña eta Agirrerekin batera, eta Alba Torres (pixu jaurtiketan).