Hondakin bilketaren inguruko galdeketa egiten ari dira Ordizian, atez ateko bilketaren kontrakoek antolatuta
Goizeko 10:00ak puntuan zirela ireki dituzte hautestontziak Ordizian. Atez ateko bilketaren aurkakoek antolatu dute herri galdeketa, ordiziarrak atez ateko bilketa sistemaren edo bosgarren edukiontziaren alde dauden jakiteko helburuz. Gaur 20:00ak arte egongo da bozkatzeko aukera; eta bihar, 10:00etatik 18:00etara.
Atez ateko bilketa sistemaren aurkakoek galdeketan parte hartzeko deia egin diete, “gai honekin arduratuta dauden guztiei”. “Behin bozkaketa bukatuta alferrikakoa izango baita damutzea.
Ordiziako Bilduk galdeketak zilegitasunik ez duela eta herri galdeketan ez parte hartzeko deia egin badu ere, bozketa mahaietan Bilduko ordezkariak daude, “gertatzen den guztiaren akta zorrotz hartzen”.