Jone Urainek (Mendaro, 1967) duela 20 urte sortu zuen Pott keramika Itsason, Maite Salutregirekin batera. Kreatibitatea lantzen dute, «alde batetik elkarrekin jorratzen duguna, oroigarriak, enkarguak, ikastaroak… eta bestetik lan pertsonala, bakoitzak bere lan eskulturikoa egiten duena». Zuretzat zer da buztina? Expresatzeko bide bat. Gustura egingo zenukeen lan bat. Bertsolari txapelketarako oroigarri bat. Zaletasun bat. Bertsolaritza. Liburu bat. Entre limones, Chris Stewart. Pelikula bat. Barre asko egin nuen Despertando a Ned komediarekin. Musika talde bat. Lorena Mckenit. Abesti bat. Ibai Rekondoren Naturari kantua. Janari bat. Sasoi honetan antxoak eta gereziak. Edari bat. Herrian egiten dugun sagar zukua. Oporretarako leku bat. Euskal herriko txoko bat. Amets bat. Euskal herri independentea. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Seme alabak jaio ziren egunak. Jaso duzun oparirik bereziena. Ahizpa batek patchwork-eko ohe estalki eder bat, eta besteak makrobiotikako sukaldaritzako ikastaro bat. Gorroto duzuna. Harrokeria. Goierriko txoko bat. Kizkitza. Herriko alkate bazina… Daukagunari utziko diot, oso ondo ari da eta. Itsason biziko ez bazina… Beste herri txiki batean, mendi aldean.