San Pedro eta Santa Isabel festak ari dira ospatzen Goierriko txoko askotan
Beasainen Ezkiagan, Zapateri kalean eta Arriaranen, Mutiloan, Ezkioko Santa Lutzin, Ataungo Aian eta Zumarragan festan murgilduta dabiltza, eguzkia lagun. Jendeak festarako gogoa erakutsi du. Herri bazkariez gain, batez ere haurrak izan dira eguneko protagonista nagusiak, argazkietan ikus daitekeen bezala.