San Pedro jaiak ari dira ospatzen Arriaranen
Auzoko zaindariaren omenez, San Pedro festak ari dira ospatzen Beasaingo Arriarango auzoan. Atzo arratsaldean, pilota partiduekin hasi zituzten festak. Murumendi pilota eskolako maila desberdinetako pilotariak aritu ziren nor baino nor. Gauean, berriz, Matxain eta Urdangarin trikitilarien laguntzarekin, herri afaria izan zuten.
Gaur, 13:00etan, herri kirolak, herri bazkaria, mus eta punttu txapelketak, haur eta helduentzako jolasak eta bertso afaria izango dituzte Iker Zubeldiarekin eta Julio Sotorekin.