Berria.info- Gipuzkoako udaletxe batzuen aurrealdetik euskal presoen kartelak kentzeko agindu dute
Urretxuko, Alegiako, Astigarragako eta Oiartzungo udaletxeei ‘euskal presoak euskal herrira’ dioten afixak eraikinetik kentzeko agindu die Donostiako Admininistrazio Auzietako Epaitegiak, “neutraltasun politikoa” urratzen dutela argudiatuta; udaletxeak aginduarekin bat ez datozela jakinarazi dute.
Donostiako 1. Administrazioarekiko auzietako epaitegiak eman du agindua, bere iritziz “neutraltasun politikoa konprometitu” eta “ideologia zehatz baten alde” egiten dutelako. “Terrorismoaren biktimen duintasun eskubidea urratzea” ere egotzi diete.
Udalen aburuz, errekurtsoa “onartezina” da, eta ez ditu objetibotasuna eta neutraltasuna kaltetzen. Alegiako Udalak jakinarazi du kartela udal gobernua jardunean hasi aurretik zegoela. Astigarragako Udalak “herri askotan dagoen nahi bat islatzen” duela aipatu du, eta eraikin aurrealdean askotariko gaien inguruko sentikortasuna helarazteko erabiltzen dutela. Urretxuko Udalak esan du eskubide hori “legitimoki” erabili dutela.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.