Egun handia dute gaur Ataungo Aia auzoan. Aurtengo jaietako azkeneko jardunaldia da, baina estimatuenetakoa, agian. Santa Ixabel eguna dute, eta goizetik auzotar mordoxka bat eguna ospatzen ari da, aste eguna izan arren. Goizean, meza ondoren, hamaiketakoa egin dute aiarrek plazan. Santi eta Katxo trikitilarien musikak eta Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarinen bertsoek alaitu dute eguartea.
Egun handia dute gaur Ataungo Aia auzoan. Aurtengo jaietako azkeneko jardunaldia da, baina estimatuenetakoa, agian. Santa Ixabel eguna dute, eta goizetik auzotar mordoxka bat eguna ospatzen ari da, aste eguna izan arren. Goizean, meza ondoren, hamaiketakoa egin dute aiarrek plazan. Santi eta Katxo trikitilarien musikak eta Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarinen bertsoek —hizpide izan dituzte eguraldia, baratzearen atzerapena eta herri txiki hartako garai bateko festa jendetsuak— alaitu dute eguartea. Eguzkiak ere keinu egin du laino artetik, eta giro atsegina sortu da Haitzarri elkartean eta plazan, txosnaren bueltan.
Hamaiketakoari atseden hartzen utzi gabe, herri bazkaria egin dute jarraian, Erroipe aterpean. 80 bat lagun joan dira. Paella handi bat prestatu dute aterpean bertan, lehendabiziko aldiz. Festen bukaera gaur iluntzean izango da; 19:00etan toka txapelketa jokatu, eta trikitilarien eta bertsolarien saioak jarriko die azken puntua.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.