Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina hasi du AECCk
Atzo hasi eta abuztuaren 9ra bitartean azaleko minbiziaren aurkako kanpaina egingo du AECCk Gipuzkoan. Horretarako herriz-herri joango dira furgoneta batekin eta minbizi mota honen inguruko informazioa banatzeaz gain, gerturatzen diren herritarrei azaleko melanina neurketak egingo dizkiete, azal motaren arabera eguzkipean gehienez zenbait denbora egotea komeni zaien jakiteko.
Ondorengo egunetan Goierriko herri hauetan egongo dira:
-Bihar Ordizian
-Etzi Beasainen
-Ostiralean Zumarragan
Kanpaina honen ordutegia goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00era izango da.