Ezpatadantza egin dute Antion, Santa Ixabel egunean
Santa Isabel zaindariaren eguna ospatzen ari dira gaur Zumarragan, eta tradizioari jarraituz, Antiora igo dira herritarrak, txistulariak eta udal agintariak buru dituztela. Hamarretakoaren ondoren, ermitaren barruan ezpatadantza egin dute dantzariek. Mezaren ondoren, herri bazkaria eta erromeria egin dituzte.