Udala eta urretxuarrak hurbiltzeko zubi berriak
Urretxuko Udala herritarrengana hurbiltzeko prozesu bat garatzen ari da. Bide horretan, herritarrekin udaleko eta herriko gaiez hitz egiteko mahaiak sortu dituzte, aurrekontuak osatzerakoan 165 urretxuarren ekarpenak jaso dituzte eta web gune bat ere sortu dute herritarrei udaleko proiektuen berri emateko.