Usurbe antzokia eta erakusketa aretoa ustiatzeko deialdia ireki dute
Beasaingo Usurbe antzokia eta erakusketa aretoa ustiatzeko deialdia ireki du Beasaingo Udalak. Udalak lokal hauen erabilerarako dituen helburuen artean honakoak daude: Erakusketa aretoa Udalak markatutako programazioa jarraituz kudeatzea, Usurbe antzokia kudeatzea zinemagintzaren nahiz ikuskizun eszeniko eta musikazkoen bide eta lokal hori kanpoko ekimenak burutzeko erabiltzea, eta zinea sistema digitalean eta 3D/2D formatoa emateko tresneriaz hornitzea eta instalatzea.
Kontratu berriaren iraupena lau urtekoa izango da, beste urte betez luzatzeko aukerarekin eta lizitzazio prezioa urteko 115.000 euro + BEZa izango da. Behin betiko fidantza, esleipen-zenbatekoaren %5ekoa izango da eta erantzukizun zibileko asegurua 601.012,10 eurokoa. Kontratuak bestelako betebehar eta eskubide batzuk ere zehazten ditu.
Informazio gehiagorako kontsultatu pdf hau.