Uztailaren 12an hasiko dira Ordizian hondakinak atez ate biltzen
Datorren ostiralean, uztailak 12, hasiko dira hondakinak sailkatuta eta atez ate biltzen Ordizian. Hala jakinarazi du gaur goizean Igor Eguren alkateak prentsaurrean. Joan den astean hasi ziren auzoz auzo kuboak banatzen eta datozen egunetan bizilagun guztiek beharrezko guztia etxean prest izatea espero dute. Kaleetan hasiak dira ontziak zintzilikatzekoak jartzen ere.
Datorren ostiralean, uztailak 12, hasiko dira hondakinak sailkatuta eta atez ate biltzen Ordizian. Hala jakinarazi du gaur goizean Igor Eguren alkateak prentsaurrean. Joan den astean hasi ziren auzoz auzo kuboak banatzen eta datozen egunetan bizilagun guztiek beharrezko guztia etxean prest izatea espero dute. Kaleetan hasiak dira ontziak zintzilikatzekoak jartzen ere. “Jartzen lehenak zintzilikarioen kokapena aldatzeko eskatu eta jartzeko leku zehatza proposatu duten jabekideenak izan dira”, azaldu du. Udala aldaketa proposamenak aztertzen aritu da atzo arte eta bizilagunek proposatutako aldaketen ia gehienak onartu ditu.
Iban Asenjo, Igor Eguren eta Izaro Intsausti, prentsaurrean.
Hondakin bilketa sistema berriarekin jaien bezperetan hasiko direla kontuan hartuta, festa egun horietan bilketak nola egingo diren zehaztu eta herritarrei etxera bidaliko die informazioa.
“Ordizian Zero Zabor filosofiarekin lan egiten jarraitu behar dugu. Horretarako ez da nahikoa alderdi batzuen eta udalaren bultzada, herritarrok gara hondakinak ondo kudeatzearen bermea”, esan du Egurenek. Horretarako, herritar guztiei “elkarrekin aritzeko” deia egin die. Ordizia eta Goierri Euskal Herri guztiarentzat “erreferente izatea lortu behar ” dela esan du alkateak: “Ondo egingo dugulako eredugarri izango gara”.
Asteburuan atez ateko bilketaren aukako herri ekimenekoek egindako galdeketaren gainean, emaitzak oraindik udalean era ofizialean ez direla jaso azaldu du Egurenek, eta komunikabideen bidez ezagutu dituztela: “Udala ez da ehunekoen dantzan sartuko, baina argi gelditu dena da botoa ematera deitutakoen herena izan dela, gutxi gora behera, kontsulta deialdiari kasu eginez atez ateko bilketaren aurka botoa eman duena. Horrek esan nahi du ordiziarren bi herenek atez ateakoari aukera ematearen aldeko hautua egin dutela”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.