Serranoren eskaera PSE-EEk taldeak bideratu du Gipuzkoako Foru Aldundian, eta PPren zein EAJren babesarekin zuzenketa lortu dute
Gipuzkoako bigarren mailako Aizkora Txapelketan bosgarren geratu da Xabier Zaldua aizkolari zumarragarra. Beasaingo kanporaketan bigarren egin bazuen ere, tartean izandako erakustaldi batean konortea galdu zuen, eta Zumarragako Ospitalean bost egun egin zituen. «Erabat osatu gabe iritsi nintzen Usurbilgo finalera, eta sentsazio onak banituen ere, justu ibili nintzen bukatzeko», esan du Zalduak. Biriketako infekzioa izan du, eta oraindik erabat osatu ez denez, etzi proba sakonagoa egingo diote infekzioa guztiz desagertu den ikusteko.
Mikel Serrano Zumarragako alkateak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mugikortasun eta bide azpiegiturako batzordeak onespena eman dio San Isidroko zubiaren birmoldaketa lanak abian jartzeko lehen urratsari. Alkateak prentsa ohar bitartez jakinarazi du PSE-EE alderdiak bideratutako eskaerari babesa eman diotela EAJk eta PPk.
Datorren ostiralean, uztailak 12, hasiko dira hondakinak sailkatuta eta atez ate biltzen Ordizian. Hala jakinarazi du gaur goizean Igor Eguren alkateak prentsaurrean. Joan den astean hasi ziren auzoz auzo kuboak banatzen eta datozen egunetan bizilagun guztiek beharrezko guztia etxean prest izatea espero dute. Kaleetan hasiak dira ontziak zintzilikatzekoak jartzen ere.