Aitor Zubillaga legazpiarrari buruzko epaia asteartean jakingo da
Paueko Auzitegiak (Frantzia) gaur aztertu du Aitor Zubillaga legazpiarren euroagindua, baina erabakia ez du hilaren 16aren arte jakinaraziko, Zubillagaren abokatuak atzo agerraldian «nulitatea» eskatu baitzuen. Paueko auzitegiak Espainiako justiziari Zubillagari buruzko informazio gehiago eskatu dio. Ekainaren 26an atxilotu zuten Zubillaga Saran (Lapurdi), baina libre utzi utzi zuten euroagindua aztertu bitartean.