Zumarragako hiriguneko zirkulazioa lehengo modura itzuli da. Iparragirre hiribidea bi norabidetakoa da eta Elizkaleko biribilgunea osorik egin dezakete berriz gidariek. Aldaketaren arrazoia Filipina Uharteak kalean egin behar dituzten lanak dira, eta lanak egite aldera kale hori erabat itxi dute ibilgailuentzat. Lanek hilabete inguruko iraupena izango dute, eta Mendiola eraikuntza enpresak egingo ditu. Kale horretan bertan dago La Salle-Legazpi ikastetxeko sarrera, eta lanak amaitu nahi dituzte ikasturtea hasten denerako.