Goierriko 'gaixoen eguna' ospatu dute, Larraitzen
Goierriko herrietako parrokiek antolatuta, gaixoen, elbarrien eta ezinduen festa-eguna egin dute, gaur, Larraitzen (Abaltzisketa, Gipuzkoa). 80 bat lagun bildu dira, eskualdeko herri askotakoak. Batetik, Segurako, Beasaingo eta Ordiziako zahar etxeetan bizi diren egoiliarrak joan dira; bestetik, norbere etxeetan bizi diren edadetuak. Haiekin, laguntzaileak, jubilatuak gehienak.
Eguerdian meza izan da, Larraizko Andre Mariaren elizan, Imanol Prieto apaizak emana. Ondoren, Nañarri jatetxera joan dira, bazkaltzera. Aspaldiko ohitura da urtean behin ‘gaixoen eguna’ ospatzekoa. Lehen beste leku batzuetara joaten ziren arren, azken urteetan beti Larraitzen ospatzen dute.