Latxartegiko parke berriaren aukeraketan parte hartu dute Legazpiko haurrek
Igerilekura joateko giro hobea bazegoen ere, arreta handiz jarraitu dute arratsaldean Legazpiko haurrek Latxartegi jolasgune berriaren proiektuaren aurkezpen ekitaldia. Latxartegiko jolasgunea goitik behera berritzea erabaki du Legazpiko Udalak, eta horretarako, Udaleko Hirigintza, Hezkuntza, Gazteria eta Agenda 21 sailak bultzatuta, jolasgunearen erabiltzaile nagusien, haurren, iritzia kontuan hartu nahi izan du. Udalak 5 eta 12 urte bitarteko 501 haurren iritzia izan du kontuan; HPC Ibericaren proiektua aukeratu dute.