Zakarrontzi berriak jarri dituzte Legorretan, gaiak bereiztuta botatzeko
Legorretan gaikako hondakin bilketa herrian jarri ondoren, udalak kaleko paperontzi edo zakarrontziak ere aldatu egin ditu. Aurreko astean kokatu zituen kalean zaborra bereizita bota behar den ontziak.
Lehenagoko paperontzien ordez, lau ontziko sortak dira zakarrontzi berriak. Zutoin bakarrean finkatuta, lau hondakin mota bereizita jasotzeko aukera ematen du sistema berriak.
Hala, gai organikoak, paperak eta kartoiak, ontziak eta plastikoak, eta errefusa aparte bota behar dira ontzi berrietara. Estalki marroi, urdin, hori eta berdearekin desberdinduak daude, hurrenez hurren.