Atez ateko bilketa eta edukiontzi bidezkoa uztartuko dituzte Legazpin
Gaur, 19:00etan, Latxartegi aretoan egindako agerraldian, Legazpiko Udalak gaikako hondakinen bilketan atez ateko sistema eta edukiontziak uztartuko dituela jakinarazu du. Herriko alde ezberdinen iritziak eta esanak kontuan hartu ondoren erabaki udalak herrian sistema mistoa ezartzea. Goierrin hondakinak biltzeko atez atekoa eta edukiontziak uztartzen dituen lehen herria da. Sei hilabetez egingo dute proba, eta udalak jarraipen batzorde bat eratuko du. Behin epe hori igarota sistema mistoaren inguruko balorazioa egingo dute.
Bilketa sistema berriarekin, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira, etxeko olioa, pilak eta arropak orain arteko edukionzietan bilduko dituzte. Errefusa, berriz, atez ate bilduko da, kuboen eta zintzilikarioen bidez. Hondakin organikoa nola bildu familia bakoitzak erabaki beharko du: kaleko edukiontzi marroien bidez, edo errefusa bezala, atez ateko zintzilikarioetan. Uztailaren 24a baino lehen zehaztu beharko da.
Atez ateko bilketaren kontrako platarmakoak aurka
5. edukiontziaren eta atez ateko bilketaren kontrako plataformakoak ez dira aurkezpenera joan, sistema mistoa “inposizioa” eta legazpiarren iritzia kontuan ez dela argudiatuz.