Beste behin ere errekorrak hautsi ditu Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probetako izen emateak. Iaz bi probetako partehartzaileak gehituta 495 lagunek parte hartu zuten; aurten, berriz, 625 izango dira ostiraleko irteeran egongo direnak. Iaz ez bezala, aurten bi probetan egin du gora korrikalari kopuruak. Jendetza ibiliko da, beraz, Euskal Herriko mendi lasterketen artean luzeena eta askoren ustez gogorrena ere baden honetan. Ehunmiliak proban parte hartzen dutenek 168 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Gipuzkoako mendate nagusietan barrena. Goierriko 2 Handiak proban, berriz, 88 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute partehartzaileek.
Lehenengo aldiz pintxo lehiaketa egingo dute, eta etziko bertso afarian Urretxu-Zumarragako Ikastola abiarazten lagundu zuten gurasoak omenduko dituzte