Igor Larrea legorretarra tiroko estatuko txapeldunorde da
Igor Larrea ehiza-tiratzaile legorretarrak zilarrezko domina irabazi zuen, igandean, Espainiako 39. Ibiliko Ehiza Txapelketan, junior mailan. Castillejo de Robledo herrian (Soria, Espainia) jokatu zen lehiaketa, Espainiako Ehiza Federazioak antolatuta, hilaren 4tik 7ra. Atzodanik igandera arte Munduko Txapelketa jokatzen ari da Larrea, leku berean.