Iñigo Cabacasen hilketari buruzko dokumentala emango dute gaur Lazkaon
Lazkaoko Gazte Asanbladak aire libreko film emanaldien zikloa gaur hasiko du. Lehen pelikula Iñigo Cabacas, cronicas de una herida lana izango da. Bilbon Ertzaintzaren oldarraldi batean pilotakada batekin hil zuten Iñigo Cabacasen gertaera kontatzen du. Dokumentala gaur 22:00etan hasiko da, Lazkaoko plazako pilotalekuan.
Uztailean zeharrerako beste bi emanaldi iragarri ditu gazte asanbladak. Hilaren 24an Hijos de las nubes. La ultima colonia emango dute. Uztailaren 31n, azkenik, Tximeletak, etengabeko metamorfosia. Bi saio horiek ere 22:00etan dira, plazan.