Lazkaon 200 lagunek parte hartu dute liburuen deskontu kanpainan
Ekainaren 30ean agortu zen Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren aurtengo ekitaldia. Apiriletik ordura arte, liburuak merkeago erosteko aukera izan da Goierriko bost herritan. %25eko deskontua jaso dute aurrez irakurritako euskarazko liburu baten fitxa bete dutenek, eta %50ekoa euskara elkarteetakoek.
Lazkaori dagokionez, Gerriko kultur elkarteak kanpainaren balorazioa egin du, datuak emanez. Denera «ia 200 lagunek» parte hartu dute, euskarazko liburuak irakurriz eta fitxak betez. Deskontu txartelarekin, ondoren, 165 liburu erosi dituzte Lazkaon.
Bigarren zozketa ere egin dute. Irene Balda Ormazabal 9 urteko neskatoari egokitu zaio 30 euroko erosketa-txartela.