Zaldibian bihar hasiko dira 16. Gazte Festak
Zaldibiako Gazte Asanbladak hiru eguneko egitaraua antolatu du, 16. Gazte Festak ospatzeko. Bihartik larunbatera izango dira, eta tartean berritasun batzuk ere sartu dituzte. Triatloi lehiaketa herrikoia, esate baterako. Festetako aurreneko ekitaldia izango da, bihar 16:30ean. Eskola parean errekan igeriketa proba egingo dute, eta ondoren bizikletan eta korrika lasterketak, hiri-ibilbide batean (Lardizabal eskolatik Kanpainera joan-etorria, bina aldiz).
Ostiralean sagardo dastaketa arrakastatsua eta Sasipilotari herriko pilota txapelketako finalak izango dira, iluntzean. Larunbatean, berriz, mozorrotuen eguna da. Paella lehiaketa eta bazkaria dituzte, besteak beste.
Egitaraua
16. gazte festak
Osteguna, uztailak 11
- 16:30. I. Triatloi txapelketa.
- 19:00. Txupinazoa eta arkakusoaren jaitsiera. Triki poteoa.
- 21:30. Ogitarteko afaria, plazan.
- 23:00. Film labur emanaldia.
- 11:00. Bizikleta ibilaldia.
- 16:00. Ikus-entzunezkoa. Zaldibiar batek Ekuadorreko eskola batean egin zuen egonaldia kontatuko du, irudiekin lagunduta.
- 18:00. Sasi-pilotariko finala.
- 20:00. Sagardo dastaketa.
- 22:30. Kontzertuak: Gugaz eta Jo ta Ke taldeak.
- Goizetik. Mozorrotuen festa.
- 14:30. Paella lehiaketa eta betso-bazkaria Iker Zubeldia eta Alaia Martin bertsolariekin. (Bazkarirako txartelak Joxepane ostatuan daude salgai, postrea, kafea eta kopakoari dagokiona).
- 18:30. Batukada.
- 22:30. Kontzertuak: Ukatu eta Alerta Gorria taldeak.