Egin Klik irudian 67. zenbakia irakurtzeko
Anaiarekin batera beste herri kirol batzuetan aritu ondoren, iaztik segan ari da burubelarri Igor Esnaola legorretarra. Bakarkako liga irabazi zuen aurreneko urtean, eta aurten, era tradizionalean Gipuzkoako txapela jantzi du.
Bestalde, Iker Agirrezabal ingeniariak Brinkolako artoa erabiliz biomasa lortzeko prozesua hobetzea lortu du, merkeago eta garbiago eginez. Ikerketa bertan egin badu ere, ikertzaile kimikoen etorkizuna atzerrian dagoela uste du.
Telebista, irratia eta umorezko bakarrizketak uztartzen dituen Jon Plazaola urretxuarra elkarrizketatu dute gazteen sailean; Gure Lurra atalean, berriz, Gabiriako Baztarrika baserrikoekin izan dira, jaso berri duten ustiategirik onenaren sariaz hitz egiteko.