Amaitu da Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handien edizioa. Antolatzaileek oraindik pare bat astetako lana badute ere, lasterkariak etxera itzuli eta deskantsuan egoteko unea da orain. Ehunmiliak probako errekorra beste behin gainditu dute lasterkariek bi probetan, egin duen eguraldi beroarekin inork gutxik espero bazuen ere.
Erakusketa ibiltaria osatuko dute, eta «datorren urtean Zumarragan izango» dela esan du Gorveinek
Ostiralean atez ateko zabor bilketa sistema martxan jarri zuten Ordizian eta gaur Sasietak edukiontziak kentzeari ekin dio. Gaur urdinak erretiratu dituzte, bihar marroiak kenduko dituzte, etzi horiak eta ostegunean berdeak.
Ikuskizun bikaina eta kirol proba erakargarria antolatu dute aurten Zaldibiako XVI. Gazte Festen egitarauan. Ostegunean Zaldibiako I. Triatloia jokatu zen, herritarren arteko proba. Igeriketa, txirrindularitza eta korrika uztartu zituzten saio bakarrean, denak herrigunean. Hiruna laguneko taldeetan lehiatu zuten. Denera hamar talde aritu ziren, 30 lagun.