Ordizia Hiria eta Xabi Aiestaran txapelketetako final laurdenak jokatuko dira gaur iluntzean
Ordizia Hiria eta Xabi Aiestaranen omenezko txapelketetako partida bana jokatuko dira gaur iluntzean Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. 20:15ean hasita Ordizia Hiria pala motzeko torneoaren baitan final aurrekoetarako txartela egongo da jokoan. Aitor Luzuriaga (Ordizia) eta Koldo Zabala (Andoain), Andoni Berasategiren (Ordizia) eta Xabi Berasategiren (Olaberria) aurka arituko dira. Irabazleak Aranburu eta Goiburu izango dituzte lahiakide final aurrekoetan.
Dagoeneko jakina da final aurrekoetako batean nortzuk arituko dira. Hain zuzen ere, aurreko asteartean Ibarguren I-Otero bikoteak Mendikoa-Andonegiren aurka galdu zuen 24 eta 40. Hala, hauek Gelbenzu eta Soraluze izango dituzte aurkari.
Xabi Aiestaran txapelketa
Jarraian paleta goma modalitateko Xabi Aiestaran Memorialean jokatzear dagoen azken neurketa izango da. Aierbe-Iztueta bikotea, Josu Albisu-Olazabalen aurka arituko da. Irabazleak Iraola eta Garmendiaren aurka lehiatuko dira final aurrekoetan.
Insausti-Santamaria bikotea eta Beloki-Imazen artean izango da final erdietako neurketetako bat. Era berean, aurreko ostegunean jokatu ziren final laurdenetako emaitzak honakoak izan ziren: Alar-Txomin 20 – 25 Iraola-Garmendia; Pardo-Albisu 14 – 25 Beloki-Imaz; Insausti-Santamaria 25 – 11 Porroko-Josetxo.
Eskupilota txapelketa
Ordiziako VII. eskupilota txapelketa herrikoiko finala jokatuko da asteazkenean. 19:00etan B ligako finala jokatuko da Txomin-Txiu bikotea eta Leturia-Kletoren artean. 20:00etan izango da, berriz, B ligako finala Argaiz-Gutierrez eta Iztueta-Arruabarrenaren artean.
Finalaz gain, apustuak eta kaleko txapelketa ere izango da. Musika eta garagardoa ere ez da faltako finalaz gozatzera gerturatzen direnentzako Emaneurre taldetik jakinarazi dutenez.