Beroak eta ekaitzak markatu dute aurtengo Ehunmiliak proba
Amaitu da Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handien edizioa. Antolatzaileek oraindik pare bat astetako lana badute ere, lasterkariak etxera itzuli eta deskantsuan egoteko unea da orain. Ehunmiliak probako errekorra beste behin gainditu dute lasterkariek bi probetan, egin duen eguraldi beroarekin inork gutxik espero bazuen ere.
Goierriko Hitza
Goierri
Amaitu da Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handien edizioa. Antolatzaileek oraindik pare bat astetako lana badute ere, lasterkariak etxera itzuli eta deskantsuan egoteko unea da orain. Ehunmiliak probako errekorra beste behin gainditu dute lasterkariek bi probetan, egin duen eguraldi beroarekin inork gutxik espero bazuen ere. Eguraldiak, probek aurreko urteetan izan dituzten bereizgarriak aldatu eta ezberdin egin ditu. Aurreko urteetan hotzak hipotermiak ere eragin bazituen, aurtengo edizioan beroa izan da protagonista. 30 gradutik gorako tenperaturak eta %80eko hezetasunak lehendik ere gogorra zen proba are gehiago zaildu du. Lasterkari askok gorputzean ur asko sartu eta asimilatu ezin zutelako, botaka ere egin zuten askok.
Beroaz gain, ekaitzek eta ekaitz arriskuek utzi zuten euren arrastoa bi probetan. Ostiral iluntzean, Goierriko 2 Handiak probaren ireteera ordubete atzeratu behar izan zuten, eta ibilbidean ere aldaketatxo batzuk egin zituzten, Txindokiko puntatik pasa gabe geldituz. Lasterketa neutralizatu beharra ere izan zuten larunbatean. 15:00etan Txindokira iritsi gabe zeuden lasterkariak lasterketatik kanpo utzi zituzten.
Neutralizazio honen aurrean antolatzaileak «kontzientzia oso lasai» dutela azaldu dute, eta «gustura» daudela hartutako erabakiarekin, atzetik zetozen lasterkarien gatik «sentitzen» badute ere. Neutralizatutako lasterkariak 35-40 inguru izan ziren.
626tik helmugara 371
Bi probetan 626 lagun atera ziren guztira, eta horietatik 371 lagunek lortu dute helmugara iristea. «Iristea bera ere ez da gutxi» zioten askok, «eta hare gehiago egin duen beroarekin». Taldeka irten ziren 19 tarldetaik lau taldek bakarrik lortu zuten helmugara taldean iristea. Aurten, gainera, lehen aldiz, podiuma betetzea lortu dute hiru talderekin, proba honetan lehen aldiz.
Helmugara iristen lehenak izan zirenek igande arratsaldean jaso zituzten sariak Beasaingo plazan. Gehienek antolakuntzari eta boluntarioei, etxekoei eta lagunei emaz zizkieten eskerrak, eta tartean Mikel Valdivielsori ere zuzendu zitzaion Ehunmiliak probako txapelduan izan zen Imanol Alenso, «proba hau lau urtetan posible egiteagatik».
Ehunmiliak proban atera den hiru urtetatik hirutan irabazi du txapela Nerea Martinezek, aurtengo garaipena kontuan hartuta. Helmugara larri iritsi bazen ere, igandeko sari-banaketan gustura azaldu zen, bere bikotekidea den Titok animatu eta beste behin parte hartu eta garaipena lortu duelako. «Beti bezala, oso emozionantea izan da aurtengo Ehunmiliak ere» zioen pozik, Sanferminetako zapi eta guzti.
Goierriko 2 Handiak probako txapela lortu zuen Iñaki Catalanek irabazterik ez zuela espero zioen: «sekula ez zait halakorik gertatu». «Izugarria izan da» zioen: «pisa egiteko geldituz gero, aurrez ateratako abantaila gal dezakezu», zioen.
Besarkadaren irudia
Jende askoren buruan geldituko den irudia izan zen helmugara iristean Ehunmiliakeko txapeldunak eta txapeldunordeak emandako besarkada. «Ehunmiliak lasterketa bat baino gehiago denaren seinale» dela esan zuten askok.
Bide osoan zehar Imanol Aleson txapeldunaren eta bigarren postau lortu zuen Javi Dominguezen arteko pikearen ostean, horrelako besarkada batek asko esan nahi du, askoren ustez.
Aleson helmugan
Javi Dominguez, helmugan
Dominguez, Valdivielso eta Aleson, helmugan
Mikel Irigoien lesakarra
Ion Izagirre segurarra
Igor Lizarralde beasaindarra
Iñaki Oses eta David Rodrigez lazkaotarrak
Mikel Mendizabal idiazabaldarra
Jon Gorrotxategi beasaindarra
Albaceteko Alberto Campos
Jon Otermin urretxuarra umearekin eta Bartzelonako Roger Reguant
Miquel Ivars eta Mariano Lloria valentziarrak
Iñigo Erauskin eta Ibai Beloki zaldibiarrak
Javier Olabarri durangarra eta Mikel Sagastizabal elorrioarra
Gaizka Erauskin zaldibiarra eta Oroitz Aldekoa abadiñoarra
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.