Gizarte ongizatean aritzen diren erakundeentzat diru laguntzak
Gizarte ongizatearen alorreko eskumenetan eta jardueretan programak eta ekintzak garatzen dituzten erakundeei zuzendutako diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago Ordiziako Udalean. Hain zuzen ere 25.300 euroko laguntza dago proiektuen artean banatzeko; herritarren arretarako bulegoan egin behar da eskaera.
Gizarte ongizatearen, osasunaren eta kontsumoaren atalaren eskumenetan jardueren eta programa nahiz proiektu berrien urteko programak egitea da xedea.