Sasieta Mankomunitateak Ordiziako edukiontziak erretiratzeari ekin dio
Ostiralean atez ateko zabor bilketa sistema martxan jarri zuten Ordizian eta gaur Sasietak edukiontziak kentzeari ekin dio. Gaur urdinak erretiratu dituzte, bihar marroiak kenduko dituzte, etzi horiak eta ostegunean berdeak.

Azeari Andonegi Sasietako lehendakariak eta Igor Eguren Ordiziako alkateak lehen edukiontzia nola eraman duten ikusi dute. Egurenek Santa Ana jaietan zabor bilketa ordutegia aldatu egingo dela gogoratu du. Hala, datorren ostiralean eta larunbatean eta hilaren 24tik 27ra 13:30etik 15:30era atera beharko dira hondakinak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.