Beasainen salgaiak deskontu bereziekin ari dira merkaturatzen, Bareak elkartearen azokan
Azoka berezia egiten ari dira asteburu honetan Beasainen. Bareak merkatari elkarteak merkealdien feria antolatu du, Loinazko San Martin plazaren azpiko merkatu gunean. Atzo ireki zuten, eta gaur ere izango da salgaiak merkeago erosteko aukera, goizeean 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 17:30etik 20:00etara.
Postu gehienak arroparenak dira. Udako bainujantzi, bikini eta antzeko produktuak asko daude. Baita Bareak elkarteko kide diren beste denda batzuetako salgaiak ere. Deskontua ezarriko diete. Txapak egiteko tailerra jarriko dute, gaur, haurrentzat.

Beasaingo merkealdi azoka.












