Joseba Segurola Pifo preso politiko urretxuarra gogoan izan dute haren jaioterrian, preso hartu zuteneko 10. urtemuga dela eta. Ostiral iluntzean egindako ekitaldian herritar ugarik hartu zuten parte, baita bertako bertsolari, musikari eta dantzariek ere; ekitaldia eta afaria egin zituzten, besteak beste. Egun Murtziako kartzelan dago Segurola, jaioterritik 800 kilometrora.