Bost txirrindularitza proba jokatuko dira astebetean, Goierrin
Txirrindularitza giroko astea izango da gaurtik uztailaren 27ra bitartekoa, Goierrin. Maila, izaera eta jatorri askotako lasterketak ikusteko modua izango da eskualdean. Horietatik bi, profesionalenak. Ostegunean, Santiago egunez (uztailak 25), Ordiziako Klasikoa jokatuko da. Azkeneko urteotan ohi bezala, Larraiztik barrena bost bira egingo dituzte, azken bietan Altzo ere igota. Handi bi egunera, uztailaren 27an, Donostiako Klasikoa igaroko da Goierriko lurretatik.
Baina gazteagoek ere badute presentzia. Gaur, larunbata, esate baterako, goizean kadeteek Ordizian Txapel Gorri proba jokatu dute. Arratsaldean Aztirian (Gabiria, Legazpi) izango dute txanda juniorrek, Aztiriko 23. Igoera proban.
Eta, bihar, bai bailaran, bai Euskal Herrian, proba zaharrenetakoa den Loinatz Klasikoa jokatuko da, Beasainen hasi eta bukatu. Jon Lazkano zena gogoratuko dute, haren oroimenekoa delako. Eliteko afizionatuen klasika da.
Goierrin antolatu dituzten lau proben ibilbideak eta ordutegiak (Donostiako Klasikoarena ez dute oraindik jakinarazi):
Ordiziako Klasikoa. 2013-7-25.Profesionalak
Beasaingo Loinatz Klasikoa. 2013-7-21. Afizionatuak
Aztiriko Igoera. 2013-7-20 arratsaldean. Juniorrak
Txapel Gorri proba. Ordizia, 2013-7-20. Kadeteak
Ordiziako 40. Txapel Gorri lasterketa Aratz Olaizolak (Zarauztarra) irabazi du. Sei txirrindulariko taldetxoa batera sartu da Ordiziako helmugan, 1:33:49 orduko denborarekin. Esprintean bigarren Julen Umerez (Ulma) sailkatu da, eta hirugarren Rory Mellis (Gaursa). 66 txirrindularik amaitu dute proba, 61 kilometrokoa. Abaltzisketa zuten mendate bakarra, Amezketa aldetik. Taldeka Inoxcra-Beasain taldeak irabazi du.
Txapel Gorri proba. Sailkapena