Joseba Segurola gogoan izan dute, preso hartu zuteneko 10. urtemugan
Joseba Segurola Pifo preso politiko urretxuarra gogoan izan dute haren jaioterrian, preso hartu zuteneko 10. urtemuga dela eta. Ostiral iluntzean egindako ekitaldian herritar ugarik hartu zuten parte, baita bertako bertsolari, musikari eta dantzariek ere; ekitaldia eta afaria egin zituzten, besteak beste. Egun Murtziako kartzelan dago Segurola, jaioterritik 800 kilometrora.
Goierriko Hitza
Goierri

Segurola ez ezik, Parot dotrina dela eta, kartzela zigorra beteta izan arren preso jarraitzen dituztenak ere gogoan izan zituzten, bereziki Goierri garaikoak diren Gonzalo Rodriguez, Kepa Solana eta Juan Inazio Delgado. Ekitaldiekin batera, Parot dotrinari buruzko ‘liburu ibiltaria’ ere Urretxu-Zumarragara ekarri dute egunotan; bertan, norberak bere testigantzak eta mezuak idatz ditzake.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.